| Azken Portuko II. Kamiseta Diseinu Lehiaketa |
|
|
|
|
Iepe kaixo!!!
Santa Klara, Aritzbatalde eta Azken Portuko 2010ko festetarako hilabete batzuk besterik gelditzen ez direla-eta hasi gara urduritzen eta berandu baino lehen ideiak martxan jartzen…
Baina jakina, festetako osagarririk garrantzitsuena sortzeko zuen laguntza behar dugu, artistak!
Horregatik, eta iazko lehiaketak izan zuen arrakasta errepikatzeko asmotan, aurten ere KAMISETA DISEINU LEHIAKETA antolatu dugu.
Hona hemen Azken Portuko festetako II. Kamiseta Diseinu Lehiaketarako kontuan hartu beharreko OINARRIAK:
1. Trenbidearen alde batekoek zein bestekoek hartu dezakete parte.
2. Gaia: Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak 2010. Diseinuan testualki gai honi erreferentzia egin beharko zaio (osoki edo partzialki), baina urtea jartzea derrigorrezkoa izango da. Diseinu bat edo bi egin daitezke (kamixeta bularraldetik eta bizkarraldetik, bietatik diseinatu nahi izanez gero).
3. Koloreak: Irudian gehienez ere 4 kolore erabili ahalko dira (kamixetaren kolorea eta beste 3).
4. Neurriak: Irudiak DIN A4 tamaina ezingo du gainditu, eta bularralderako edo/eta bizkarrerako izan daiteke.
5. Formatua: Diseinuaren egileak fitxategi originala (photoshop, freehand, illustrator, gimp...) gordeta izatea komeni da, erresoluzio arazoak ekiditeko edo kamixetaren kolore bakoitzaren banaketa ongi egiteko.
6. Helbidea: Lanak Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidali beharko dira apirilaren 11a arte (egun hau barne).
7. Erakusketa: Diseinu guztiak ikusgai egongo dira Toki Ona tabernan apirilaren 12tik 23ra, eta nahi duenak bere bozka eman ahal izango du lanik gustokoena aukeratzeko. Hortik 3 diseinurik bozkatuenak hartuko dira, eta komisiokideek osatutako epaimahaiak lan irabazlea aukeratuko du, apirilaren 24an.
8. Diseinu irabazlea www.azkenportu.net helbidean iragarriko da, eta ondoren horren berri hurrengo egunetan prentsan ere emango da.
9. Diseinu hori 2010ko festetako irudia izango da, eta besteak beste, kamixeta eta programetan azalduko da.
10. Sariak: - Toki Ona tabernan 2 lagunentzat otordua. - Festetako egun batean, barra libre (pertsona irabazlearentzat bakarrik, noski!). - 4 kamixeta. - Lehiaketa hau irabaztearen ohorea eta ospea.
11. Komisioak irudiak egokitzeko eskubidea gordeko du.
Zorte on eta eskerrik asko!
Powered by !JoomlaComment 3.22
3.22 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved." |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||



