| EDERRA IZAN ZEN OSTIRALEKOA |
|
|
|
|
Haundia izan zen ostiralekoa, haundia bertso afaria, haundia harrapatu genuena eta haundiak bertsolariak. Portatu ziren Amets eta Sustrai eta jendeak ederki pasa zuen. Ameztoiren afaria, ardoa, bertsolarien lana, patxarana...pixkanaka goruntz joan zen giroa eta urtarrilari amaiera eta asteburuari hasiera emateko ederra izan zen ostiralekoa. Mila esker bertaratu zinetenoi, mila esker Sustrairi, mila esker Ametsi, mila esker Anttoni argazkiengatik, mila esker Arkaitzi patxaran gehiago ekartzeagatik eta mila esker komisiokideei. Hasi gara 2010.a jai giroz betetzen.
Izan ez zinetenontzat, gure Mikelek mp3 bat eraman zuen eta gaur Arraioko bere Lau Katu irratsaioan aurrerapen bat eskaini du. Hurrengo asterako garbiketa egingo omen dio grabatutakoari, han zegoen iskanbilarekin ez baita oso ongi entzuten. Hurrengo astelehenean beraz Lau Katu izango duzue zerbait entzungai eta guk ere lapurtuko diogu hemen zintzilikatzeko. Ondo bizi!
Powered by !JoomlaComment 3.22
3.22 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved." |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||












