| Astebururako bi zita posible |
|
|
|
|
Zortziko txikian, zortziko handian, ofizioka, kopletan, Habanera doinuan, hamarreko txikian… batzuetan serio, besteetan umorez… bertsotan egiteko mila modu daude eta horietako asko entzuteko aukera izango degu datozen egunetan...
Ikusi bestela asteburu honetarako antolatuta dagoen BERTSOKADA:
Batetik, Komisiyuan eskutik, BERTSO-AFARIA egongo da Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariekin Urpekoak elkartean. Hori ostiralean izango da, urtarrilaren 29an, eta iluntzeko 21:00tan da zita.
(Jakingo duzuenez, sarrerak salgai egon dira Haritza eta Anaiak auzoko tabernetan baina hiru egunetan bukatu ziren guztiak. Asko sentitzen dugu sarrerarik gabe gelditu zaretenongatik…)
Ta bestetik, larunbatean Putzuzulo Gaztetxean entzungo diren bertso doinuak: Hona hemen BERTSOURREI gauaren inguruko informazioa, www.mundurat.net/xakela-tik hartua: BERTSOurrei gaua izango dugu urtarrilaren 30ean Putzuzulo Gaztetxean. Bertan betiko bertsolariak alde batera laga eta gaztetxeko zaleak jarriko ditugu proban. Honekin adierazi nahi dugu ez dela beharrezkoa bertso-afai bat antolatu ahal izateko ohikoak diren bertsolariak behar direnik, baizik eta zaletasuna dutenak, beraiek sinetsi eta beraiek kantatzea baino. Gonbitea luzatzen dizuegu, apaya 21tan Zauzko Gaztetxian.
Ikusten dezuenez, ez da ez bertsorik faltako asteburu honetan herrian!
On egiiiin!!!
Powered by !JoomlaComment 3.22
3.22 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved." |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||


