|
MANUELA GAZTETXEA OROITUKO DUTE GAUR ARRATSALDEAN |
|
|
|
|
 Ostegunean Villa Manuela gaztetxea itxi zutela hamar urte bete ziren. Hori dela eta, gaur arratsalderako ekitaldiak antolatu ditu ZAGAk Zarauzko Gazte Asanbladak. Larunbatean 19:00ak aldera Musika Plazan bilduko dira gazte asanbladakoak. Bertan musika, dantza, antzerkia eta beste hainbat jardunaldi uztartuko dituzte. Finean, oroitzapenak ekarriko dituzte gogora. Horretarako hainbat lagun izango dira plazan: Alberdi poeta, Vladimirreko brigadista bat, Suspikazia taldea, Lope musikaria, Urdanetako Polipaso eta La Morena, besteak beste. Villa Manuelan biltzen ziren lagun zaharrak elkartzeko eta festa giroa sortzeko gonbitea egin dute ZAGAkoek
|