| Asteburu honetan Getarian... |
|
|
|
|
Kaixo egunon! Eskerrak negu partian ere baditugun festak gure inguruan! ![]()
Ikusi bestela gaurtik hasi eta hurrengo igandea bitarte San Anton jaiak direla eta gure bizilagun getariarrek antolatu duten egitaraua:
Urtarrilak 14 - Osteguna 19:30 Xabier Agotek HITZALDIA eskainiko du Ontzigintza izenburupean. Udaletxeko udalbatzar aretoan. Agote ontzigintza tradizionalean aditua da eta baita Albaola elkarteko arduraduna ere. Getariako historiaren berrikusketari buruzko hitzaldi sortaren ekimenaren baitan kokatzen da hitzaldi hau.
Urtarrilak 15 - Ostirala 18:00 PILOTA partidak: Eskuz Binakako Txapelketa kiroldegian. 2. mailakoa: Saralegi-Escudero / Olazabal-Arruti 1. mailakoa: Titin-Pascual / Olaizola I.a- Patxi Ruiz Sarrerak atzotik salgai daude udaletxean.
22:00 BERTSO JAIALDIA frontoiko karpan. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña, Unai Iturriaga eta Sustrai Colina. Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara. Sarrerak salgai daude gaurtik aurrera udaletxean eta egunean bertan ere erosi ahalko dira (6€).
Urtarrilak 16 - Larunbata 16:30 Txokolate jana herriko plazan 17:30 Bazen behin... zirkoa haurrentzako emanaldia frontoiko karpan. 19:00 KALEJIRA erraldoi eta buruhaundiekin. Sugarri txarangak lagunduta. Kalejiraren ostean, txarangak kalez kale jarraituko du. 23:00 ERROMERIA frontoian Laket taldearekin, Getariako Gazte Asanbladak antolatuta. Ondoren, DJ Illarra, DJ Mintek eta DJ Rodri.
Urtarrilak 17 - Igandea SAN ANTON bixigu a monton eguna! 9:30 DIANA Gazte Alaiak txistulari taldearekin 12:15 Txakolin UZTA BERRIAren aurkezpena herriko frontoian Ondoren, txakolina dastatzeko aukera frontoian bertan. Hau guztia Laja eta Iturbide trikitilariek girotuta.
1.800 txakolin botila eta 1.000 pintxo izango dituzte prest. Edalontzia eta 5 txakolin dastatzeko aukera 6 euroren truke eta pintxoa, berriz, euro baten truke. Jarraian, Lizaso eta Egaña bertsolarien saioa udaletxeko balkoitik. 18:00 Zaldi-dema Arroako Etxetxo eta Itziarko Etxeberriren artean. 950 kiloko harriarekin ariko dira. Ondoren, bertsolarien 2. saioa udaletxeko balkoitik. Jarraian, Laja eta Iturbide trikitilariak igoko dira udaletxeko balkoira giroa alaitzera.
Urtarrilak 24 - Igandea 9:30 Diana Getariako Musika Bandarekin. 12:30 Getariako Musika Bandaren kontzertua. 16:00 VII. San Anton Zaldi Lasterketa Malkorbe hondartzan.
(Iturria: Urola-Kostako Hitza)
![]()
Badago beraz zer ikusia eta zer egina Getari aldean asteburu honetan. Ez kezkatu eguraldi txarra egiten badu, esaten dutenez bost egun hoietan Getarian egiten duen euria ura beharrean txakolina izaten omen da-eta. Argi ibili! Asteburu on danoi!
Ta datorren astian... Urtetako festak, toma ya!
Powered by !JoomlaComment 3.22
3.22 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved." |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||





