Azken Portu
Sebastian Deunaren jaiak Urtetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Kaixo!

Gaur urtarrilaren 20a da, Sebastian Deunaren eguna. Euskal Herriko beste hainbat txokotan bezalaxe, URTETA auzoan ere ospatzen dira Sebastian Deunaren jaiak.

Hona hemen urtarrilaren 20an hasi eta hilaren 31an amaitu diren festetarako Urtetako bizilagunek prestatu duten 

 

 

 

EGITARAUA:

 

 

Urtarrilaren 20an, asteazkenean, Sebastian Deunaren eguna:

10:30tako Meza Nagusiaren ostean, hamaiketakoa eta trikiti-salsa izango da auzo elkartean.

Joseba Areizaga eta Ane Aizpurua trikitilariek alaituko dute hamaiketakoa.

Gauean, 22:30tik aurrera, erromeria egongo da elkartean Elustondo anai-arreben eskutik:

 

 

 

 

Biharamunean, urtarrilaren 21, Sebastian Deunaren bigarren egunean:

Goizeko 11tik aurrera hamaiketakoa izango da auzo elkartean.

DJ Pirrik ipinitako Euskal musikarekin alaituko da giroa.

 

 

 

 

Ostiralean, hilaren 22an, berriz, gaueko 22:45tan Hamaika Bertuteko kideekin bertso-tramaz gozatzeko aukera izango da.

Hauexek izango dira Egoitz Aizpuru gai jartzailearen esanetara arituko diren bertsolariak: Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Iñaki Gurrutxaga eta Mantxi.

Hauxe dugu astebururako egitaraua:

 

 

 

 

Larunbatean, urtarrilaren 23an, arratsaldeko 17:00tik aurrera Trial Sin ikuskizuna egongo da. Bertan elkartuko dira Euskal Herrian maila goreneko pilotuak eta mota guztietako oztopoak gainditu beharko dituzte: autoak, paleak, eta abar.

Haien erakustaldia amaitzean, Euskaltrialeko pilotuek trial bizikletak jarriz, ordubeteko ikastaroa emango diete bertaratzen diren ume eta gazteei.

 

 

Egunak iluntzean, erromeria eta festa izango ta Kupela taldearen eskutik.

 

 

 

Igandean, 10:30ko mezaren ostean, hamaiketakoa egongo da auzo elkartean eta horren ondotik, Herri Kirol jaialdia, Aratz eta Erlantz trikitilariek girotuta.

Herri Kirol jaialdian Nazabal eta Larretxea aizkolariak eta Izeta II eta Izeta IV harrijasotzaileak arituko dira.

Bailarako gazteen arteko kirol jokoak ere izango dira jaialdian.

Eta jarraian, Urtetako Neska-Mutil Ardoen eta bertako ezkonduen arteko sokatira apustua jokatuko da.

Iluntzean, 18:30k aurrera, erromeria izango da Izer eta Lutxurdio trikitilarien eskutik.

 

 

 

 Hurrengo asteburuan ere jarraituko du festak…

 

Urtarrilaren 29an, ostirala, auzoko ezkonduentzat bertso-afaria egongo da.

Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolariak etorriko dira eta jarraian, goizeko ordu txikiak arte luzatuko den erromeria izango da Izer eta Alabierrekin:

 

 

 

 

 

 

 

Larunbatean, hilaren 30ean, arratsaldeko 4tik aurrera Urtetako X. Mus Txapelketa Azkarra izango da. Bikoteko 20 eurokoa izango da izen ematea

  

 

 

 

Festak urtarrilaren 31n amaituko dira, Edadetuen egunean:

Egun horretan, 10:30ko mezaren ostean, Txinpirin abesbatzak eta Mollari dantza taldeak ekitaldia eskainiko dute.

Ondoren, hamaiketakoa izango da auzo elkartean.

Horren ostean, idi probak jokatuko dira:

Izetaren idi pareak vs. Olidenen idi pareak.

Azkenik, aurtengo festekin amaitzeko, auzoko edadetuei omenaldi-bazkaria eskainiko diete bertako gazteek.

 

 

Ikusten duzuenez, badago zer ospatua Urtetan! Ondo pasa!

 

 

 

 

 

 

 
BERTSO AFARIRAKO SARRERAK AGORTU DIRA PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 
Asteburu honetan Getarian... PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Kaixo egunon!

Eskerrak negu partian ere baditugun festak gure inguruan!


 

Ikusi bestela gaurtik hasi eta hurrengo igandea bitarte San Anton jaiak direla eta gure bizilagun getariarrek antolatu duten egitaraua:

 

Urtarrilak 14 - Osteguna

19:30 Xabier Agotek HITZALDIA eskainiko du Ontzigintza izenburupean. Udaletxeko udalbatzar aretoan.

Agote ontzigintza tradizionalean aditua da eta baita Albaola elkarteko arduraduna ere. Getariako historiaren berrikusketari buruzko hitzaldi sortaren ekimenaren baitan kokatzen da hitzaldi hau.

 

Urtarrilak 15 - Ostirala

18:00 PILOTA partidak: Eskuz Binakako Txapelketa kiroldegian.

2. mailakoa: Saralegi-Escudero / Olazabal-Arruti

1. mailakoa: Titin-Pascual / Olaizola I.a- Patxi Ruiz

Sarrerak atzotik salgai daude udaletxean.

 

22:00 BERTSO JAIALDIA frontoiko karpan. 

Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña, Unai Iturriaga eta Sustrai Colina.

Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara.

Sarrerak salgai daude gaurtik aurrera  udaletxean eta egunean bertan ere erosi ahalko dira (6€).

 

Urtarrilak 16 - Larunbata

 16:30 Txokolate jana herriko plazan

 17:30 Bazen behin... zirkoa haurrentzako emanaldia frontoiko karpan.

 19:00 KALEJIRA erraldoi eta buruhaundiekin. Sugarri txarangak lagunduta. Kalejiraren ostean, txarangak kalez kale jarraituko du.

 23:00 ERROMERIA frontoian Laket taldearekin, Getariako Gazte Asanbladak antolatuta.

 Ondoren, DJ Illarra, DJ Mintek eta DJ Rodri.

 

Urtarrilak 17 - Igandea SAN ANTON bixigu a monton eguna!

 9:30 DIANA Gazte Alaiak txistulari taldearekin

 12:15 Txakolin UZTA BERRIAren aurkezpena herriko frontoian

 Ondoren, txakolina dastatzeko aukera frontoian bertan. Hau guztia Laja eta Iturbide trikitilariek girotuta.

 

 

 1.800 txakolin botila eta 1.000 pintxo izango dituzte prest. Edalontzia eta 5 txakolin dastatzeko aukera 6 euroren truke eta pintxoa, berriz, euro baten truke.

Jarraian, Lizaso eta Egaña bertsolarien saioa udaletxeko balkoitik.

18:00 Zaldi-dema Arroako Etxetxo eta Itziarko Etxeberriren artean. 950 kiloko harriarekin ariko dira.

Ondoren, bertsolarien 2. saioa udaletxeko balkoitik.

Jarraian, Laja eta Iturbide trikitilariak igoko dira udaletxeko balkoira giroa alaitzera.

 

Urtarrilak 24 - Igandea

 9:30 Diana Getariako Musika Bandarekin.

 12:30 Getariako Musika Bandaren kontzertua.

 16:00 VII. San Anton Zaldi Lasterketa Malkorbe hondartzan.

 

(Iturria: Urola-Kostako Hitza)


 

 

 

 Badago beraz zer ikusia eta zer egina Getari aldean asteburu honetan. Ez kezkatu eguraldi txarra egiten badu, esaten dutenez bost egun hoietan Getarian egiten duen euria ura beharrean txakolina izaten omen da-eta. Argi ibili!

Asteburu on danoi! 

 

Ta datorren astian... Urtetako festak, toma ya!

 

 

 
BIHAR HASIKO DIRA AUZOKO JAIAK PDF fitxategia Inprimatu E-posta

ABUZTUAK 8 EGITARAUA

 

Goizean zehar hormairudia margotuko dute komisiokideek.

12tan ZARAUTZ KANTUAN  Lege Zaharren enparantzatik hasita.

15:30tan MUS TXAPELKETA Plaza gorrian. 15 euro bikoteko.

20:00tan IV. BERTSO TOURRA Iker Zubeldia eta Xabier Silveirarekin. Auzoko tabernetan zehar

 

 
JAIETAN GUREAN IZANGO DIRENAK IV (ZEA MAYS) PDF fitxategia Inprimatu E-posta

            

 

     Abuztuaren 10ean Odi talde valentziarraren ondoren, Zea Mays taldea izango dugu ikusgai gure plazan. ZEA MAYS taldea Bilbon sortzen da 1997-an. Bost diska dituzte, “Zea mays” 1998, “Elektrizitatea” 2000, “Harrobian” 2002, “Sortuz, grabitatearen aurka” 2005, “Morphina” 2007. Azken diska, Morphina, Lamiña producciones-en grabatu dute Jose Lastra teknikaria izan delarik. Hamabi abestik eta dvd bat osotzen dute diskoa eta Bonberenea ekintzak-ek kaleratzen du.

Azken Portun emango duten kontzertua, Japon aldera biran joan aurretik Euskal Herrian emango duten azken kontzertua izango da. Aiora, Iñaki, Ruben eta Asier oholtza gainean abuztuaren 10ean Azken Portun.

Aurreko taldeekin bezala, hona hemen bideo bat. Informazio, kanta, bideo, argazki gehiago nahi izanez gero klikatu hemen

 

      

         
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL