Azken Portu
POLITIKA KAZETARITZAREN BIDEETATIK PDF fitxategia Inprimatu E-posta

   

 

Azken Portuko jai batzordeak, abuztuko jaietan ez ezik urtean zehar

ere auzoari bizitza emateko ekimenen baitan, politika eta kazetaritzari

buruzko jardunaldiak antolatu ditu aurten, lehen aldiz.

Azken urteotan maiatzean antolatutako literatura asteak segida izango

du aurten ere, baina lehenago beste ekimen interesgarri bat ere

antolatu du jai batzordeak: ‘Politika, kazetaritzaren bideetatik’

jardunaldiak.

Euskal politikan gaur-gaurkoak diren hiru gai hautatu, eta Zarauzko

hiru kazetarirekin horiei buruz solasean aritzeko aukera izango da.

Gorka Landaburuk EAEko gobernu aldaketa izango du hizpide, PSE-EEk

agintea eskuratu eta urtebete igaro denean. Patxi Elola Zarauzko

PSE-EEko zinegotzia izango du aurkezle eta gidari.

Imanol Murua Uriak, berriz, aste honetan bertan aurkeztu duen

‘Loiolako hegiak’ liburuaren nondik norakoak aletuko ditu, azken

negozioazio prozesuaren inguruko argibide eta xehetasun guztiak

azalduz.

Azkenik, Iñaki Sotok, ezker abertzalearen hausnarketa prozesuaz eta

horren ondorio gisara plazaratutako ‘Zutik Euskal Herria’ ebazpenaz

hitz egingo du.

 

Honakoa da egitarau zehatza:

 

Martxoak 15, astelehena:

Hizlaria: Gorka Landaburu

[kazetaria. Aldaketa 16 aldizkariko zuzendaria].

Gaia: Aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoan. PSE-EE urtebete

gobernuan, nazionalismoaren alternatiba.

Aurkezlea eta gidaria: Patxi Elola

 

Martxoak 16, asteartea:

Hizlaria: Imanol Murua Uria

[idazlea eta kazetaria].

Gaia: ‘Loiolako hegiak’ liburuaren aurkezpena. Azken

su-etenaren eta negoziazio prozesuaren oinarriak: PSE-EE, Batasuna eta

EAJren artekoak, zein ETAren eta Espainiako Gobernuaren artekoak.

Aurkezlea eta gidaria: Gari Berasaluze

 

Martxoak 17, asteazkena:

Hizlaria: Iñaki Soto

[Gara egunkariko kazetaria]

Gaia: Ezker abertzalearen barne eztabaida, ondorioak eta ‘Zutik

Euskal Herria’ ebazpena.

Aurkezlea eta gidaria: Jon Benito

 

LEKUA: Azken Portuko kristau biltoki zaharra.

ORDUA: 20:00etan.

ANTOLATZAILEA: Azken Portuko jai batzordea.

BABESLEA: Urola Kostako Hitza

 

Laguntzaileak: Zarauzko Udala eta Berria egunkaria

 

Jardunaldien inguruko informazio zehatza, audioak eta gainerakoak,

hurrengo egunotan: www.azkenportu.net

 

 
Kontzertuak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Kaixo!


Datorren ostiralean, martxoaren 12an, ikuskizun bat izango da Arrano tabernan gaueko 22:30tik aurrera:

 

OREKA TX taldea izango da oraingoan gure artean. Txalaparta doinuez gain, irudiak ere eskainiko ditu taldeak.

 

                   


 

 

Eta bestetik, larunbatean, hilaren 13an, hiru kontzertu izango dira Putzuzulo gaztetxean:

 

                                 

Lehenbizi, Amurriotik datozen Fabrika de Idiotas.

Goian ikusi dezakezuenez, hardcore gordina lantzen du talde honek.

Amurriokoen ostean, No Komply taldearen txanda etorriko da. Zallatik datoz hauek eta hardcore melodiko azkarra egiten dute.

Eta azkenik, Zarauzko Harlore taldean ibilitako kideek osatzen duten taldearen estraineko kontzertua izango da: Ihes Naiz. Hauek, berriz, punk-rock melodiko india joraratzen dute.

 

Ondo izan eta pozik bizi!
 
Asteburuko agenda PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Kaixo!

 

Asteburu honetarako pare bat ekintzaren berri eman nahi dizuegu oraingoan:

 

Larunbatean, hilaren 27an, Putzuzulo gaztetxean I. ZIRKO GALA antolatu dute. Arratsaldeko 18:30tik aurrera hasiko da espektakulua.

 

mundurat.net/xakela-n irakurri dugunez ekintza oso potentea izango da bai antolakuntza eta baita artista aldetik ere.

Haur, gazte zein helduentzako espektakulua izango da eta uztai aereo, suzko malabareak, Klownak eta dantza ugari egongo dira bertan ikusgai.

 

Hona hemen EGITARAUA:

 

           

 

 

Eta zirkoaren ostean, gaueko 22:00tik aurrera: HIP-HOP KONTZERTUA.

Bertan, Altzako Bunker 13 eta Donostiako DJ KA eta Real y Unicos & DJ Yanu egongo dira:

 

                   

 

Honetaz gain, ostiralean, otsailaren 26an Arrano tabernan beste ekintza bat egongo da, gaueko 22:30etatik aurrera:

 

Columna taldearen eskutik kontzertua izango da. Taldea, Mikel Beizama zarauztarrak eta Jorge Nuñez bilbotarrak osatzen dute. Beizama audioaz arduratzen da eta Jorge, berriz, bideoaz. Bi ordenagailurekin musika eta irudiak nahasten dituzte horretarako espreski ezartzen duten pantaila batean proiektatuz irudiak.

 

Ondo izan!!!

 

 

 
Larunbat eguerdian prentsaurrekoa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

Txaparro Kultur Elkarteak jakinarazi duenez argitaratzen zuen aldizkaria ixtea erabaki du.

 

Arazo ekonomikoak izan dira itxiera honen arrazoia; azken aldian, gastuak areagotu eta diru laguntzak murriztu zaizkienez egoera larrian egon baita herri aldizkaria.

 

Itxiera honen berri eman eta zergatiak azaltzeko PRENTSAURREKOA antolatu dute larunbatean, otsailak 27, eguerdiko 12:00tan Udaletxe parean.

 

 

 


 

 
VII. urteurrena: Egunkariaren aldeko elkartasun jaialdia PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

         


 

2003ko otsailaren 20ko zoritxarreko egun hartatik 7 URTE betetzen diren

egunerako hainbat ekitaldi antolatu ditu ZEA (Zarautz Egunkariaren Alde)

elkarteak.

 

Otsailak 20 - Larunbata - Egunkaria LIBRE! jaialdia Zarautzen:

 

11:30tan hasiko da festa Musika Plazan.

 

Bertan, hainbat musikarik kontzertua eskainiko dute: Stockholm S, Jexuxmai Lopetegi... besteak beste.

 

Antzerki saioa ibiliko da kaleetan zehar.

 

Bertsolariek kantatuko dute Torrea Luzeako parkean.

 

 

Amaieran, Musika Plazan dantzan eta kantuan aritzeko aukera izango da

trikitilari, txistulari, txaranga eta Jaione Eskuderoren eskutik.

 

Txorixoa eta sagardoa ere egongo dira eta baita Egunkariaren aldeko materiala erosteko postua.

 

                                      ANIMATU!!!

 

 

                 

 


 

 

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL