Azken Portu
III.LITERATURA ASTEA PDF fitxategia Inprimatu E-posta

   

 

Datorren asterako Azken Portuko III. Literatura astea antolatu dugu. Hemen doakizue egitaraua:

 

Astelehenean, maiatzak 10, Anari kantaria izango da bere kantuen gainean eta azpian dagoena azalduz. Bertan, kantuak jo eta azaldu egingo ditu.

 

Asteartean, maiatzak 11, Maialen Lujanbiok bertsoaren lantegia erakutsiko du, eta bertsolariak bertso bat egiteko izaten dituen erreferentzia eta baliabideez arituko da.

 

Asteazkenean, Anjel Lertxundik, hitzetik irudietarako jauzia eginez, zinemarekin izan duen esperientzia kontatuko du. Nola da liburu bat zinemara moldatzea? Edo, ze desberdintasun dago libururako idaztetik zinemarako idaztera?

 

Ostegunean, amaitzeko, Ander Lipusek pertsonaiatik pertsonaiarako igarobideaz hitz egingo du. Pertsona pertsonaia bihurtzen da antzezlan batean, baina beretik asko ematen dio. Non dago pertsonaren eta pertsonaiaren arteko aldea? Nola nahasten dira biak?

 

Hitzaldi guztiak arratsaldeko 20:00etan izango dira, Azken Portuko Kristau biltokian.

Hizlarien inguruko informazio gehiago hemen:

 

Anari (Azkoitia, 1970) musikaria da. Bere azken lanak Irla izan (Bide huts, 2009) titulua du.

 

Maialen Lujanbio (Hernani, 1976) Euskal Herriko bertsolari txapelduna da.

 

Anjel Lertxundi (Orio, 1948) idazlea da eta bere azken liburuak Eskarmentuaren paperak (Alberdania, 2009) izena du.

 

Ander Lipus (Markina, 1971) antzezlea da. Antzerkiola Imaginarioko kide da.

 

 
MIAKO JAI BATZORDEKOEK BIDALI DIGUTEN EGITARAUA PDF fitxategia Inprimatu E-posta

               

  

Iepale, iepale!

Hemen duzue Miako jai batzordeko kideek aurtengo festak direla eta bidali diguten egitaraua. Asteburu honetan musarekin hasi eta hurrengo astean izango dute segida Miako San Ixidroek. 

MAIATZAK 7-OSTIRALA

– 20:45-tan   ITXAFERO ETA IKURRIÑA ALTXATZEA
– 21:00-tan   MUS TXAPELKETA IREKIA

 

MAIATZAK 14-OSTIRALA

– 21:00-tan  BERTSO AFARIA
                      BERTSOLARIAK: ARITZ,MANTXI ETA AITZOL
                      TRIKITILARIAK : ARATZ ETA ERLANTZ

MAIATZAK 15-LARUNBATA

                      GOIZETIK AUZOKO GAZTEEN OILASKO BILTZEA
– 11:30-tan  MEZA
                      TXAKOLIN FESTA ETA TXERRIKI ERREA
                      IZER ETA ALABIER TRIKITILARIAK
                     “GURE TXERU” HAUR DANTZARIAK

– Ondoren    GERVASIO ESNAL eta MARIA LUISA ALDANONDO-ri
                                                      OMENALDIA

                     IZER ETA ALABIER TRIKITILARIAK
                     ADINDUEN OMENEZ BAZKARIA

– 16:00-tan “GORRITI” ETA BERE ANIMALIAK
                      HAURRENTZAT “TXOKOLATADA”

– 21:00-tan  EZKONDUEN AFARIA

– 23:00-tan  MARTIN PIROTEKNIA

– Ondoren     IZER ETA ALABIER TRIKITILARIAK

MAIATZAK 16-IGANDEA

– 11:30-tan  MEZA NAGUSIA
– 12:00-tan  SAGARDOA ETA TXERRIKI ERREA
                      ARATZ ETA ERLANTZ TRIKITILARIAK

– 12:45-tan  BINAKAKO PILOTA PARTIDA
                      IOSEBA ETA ENEKO “KAJUATEGI ANAIAK”
                                                                                                &
                      MIKEL GARRASTAZU ETA JOSU ALBERDI

– 13:00-tan                    PAELLA TXAPELKETA

                 
          BALDINTZAK: Klikatu hemen

                           IZENEMATE EPEA: MAIATZAK 10
                           TXARTELA: 15€     TEL. 649513487 (Idoia)

– 14:30-tan  “LEHIAKETAKO PAELLAREKIN” BAZKARIA

– 17:00-tan  MIAKO III.ARDI ZAKUR LEHIAKETA
                      2010. GIPUZKOAKO TXAPELKETARAKO KANPORAKETA

 
JAI HERRIKOIEN ALDEKO BILTZARRA EGINGO DUTE HILAREN 22AN BILBON PDF fitxategia Inprimatu E-posta

             

Jai herrikoien egoerari buruzko hausnarketa egiteko asmoz, Euskal Herriko hainbat festa batzordek eta kultur elkartek maiatzaren 22an biltzarra egingo dute Bilbon, Capitola zinema aretoetan. Aurreneko kongresua izango da, eta Jai herrikoiak bultzatuz lelopean idatzia zabaldu dute eragileen artean.

Gogoetaren sustatzaileak Bilboko Konpartsak, Gasteizko Txosnak eta Iruñeko Gora Iruñea elkarteak dira, eta atxikimendu ugari jaso dute.

"Jai herrikoei begirunea merezi dute, baina azkenaldian administrazioen aldetik presioak eta debekuak jasaten ari dira: Bilboko konpartsa batzuei zigorrak jarri dizkiete, Iruñeko festetako debekuak, diru laguntzen murrizketak, Gernikako azken jaietako eragozpenak...", diote. Egoerari buelta eman nahi diote. "Euskal Herri osoak bere jaien alde egingo duela uste dugu".

Apirilarean kaleratu zuten manifestua eta atxikimendu ugari jaso ditu.

 
LARUNBATEKO AUZOLANEKO ARGAZKIAK PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

Auzoko parkea egin genuenetik, aspaldi ez genuela auzolanik egiten eta bagenituen horrelako zerbait egiteko gogoak.  

Gezurra badirudi ere larunbatean goizeko zortzietan, bai goizeko zortzietan,  ekin genion Mundomejorreko frontoia txukuntzeari.

Aspaldian nahiko utzia zegoen frontoia auzolanean txukuntzea izan da komisioak apirilerako antolatutako ekimena.

Hemen dituzue larunbateko argazki batzuk. Oraindik zenbait gauza falta bazaizkigu ere, lehengo aldean itxura bikaina du auzoko frontoiak.

Argazki guztiak ikusi nahi izanez gero Hemen  klikatu!

 

goizeko zortzietan ekin genion fin fin lanari  

 

andamio eta guzti azaldu ginen mundo mejorrera

 

bakoitza bere horma zatiarekin jo ta su!

 

peña,  eskoba jaurtiketarako entrenatzen

 

izango zenaren itxura hartzen frontoia pixkanaka

 

hori da lana egitea gaztiak, goizeko 10etarako aurreratuta genituen lanak

 

bino eta pareta, kamuflaje kamaleonikoa 

 

hamaiketakoa egiteko ere hartu genuen tartetxoa

 

gure itu, ezinhobeto enkuadratuta

 

eskerrak gure profesionalari, zer egingo genuen bera gabe

 

letuuuu! kontuz marratik atera gabe

 

hi kenpes, usteyat okerra ziokela! pixkat gorooo!

 

burnizko txapa ofizialaren zain, pinturazko probisionala jarri genuen

 

Bionbo ta Txikote, amaierako lanetan

 

lanak amaitu ondoren, inaugurrazioa egin genuen kaleka

 

frontoiko lehen buruz burukoa: Txikote - Tertzero

 

 
2010-erako aurkeztu dituzuen diseinuak. Bozkatu gustokoena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL