Azken Portu
ARRAIO IRRATIAK 4 URTE PDF fitxategia Inprimatu E-posta

                          

 

Gezurra badirudi ere, Zarauzko Irrati libreak, Arraio Irratiak 4 urte beteko ditu Maiatzaren 20an. Eta urteurren hau ospatzeko, 4 eguneko egitaraua antolatu dute, Maiatzaren 19tik 22ra.


 
Maiatzaren 19an, asteazkenean eta gaueko 20:30etatik aurrera, Komuneko Paperean poesia errezitaldia izango dugu Putzuzulo Gaztetxean. Komuneko Paperean bi anaiek osatzen dute, Imanol Epelde Pagola eta Mattin Epelde Pagola dira. Urte eta erdiz  www.27zapata.com  blogean Imanolek argitaratutako poemak hartu eta bere anaiak musika jarri die eta elkarrekin osatu dute 'Komuneko paperean' izeneko ikuskizuna.


 
Maiatzaren 20an, ostegunean eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, irratsaio berezia egingo dugu. Maiatzaren 20a da, Arraio Irratia FMko 99.3ra pasa zen eguna eta urtero bezala, irratsaio berezi bat egingodute. Bertan, irratia osatzen duten guztiek hartuko dute parte. Honez gain, aurten, Arraio Telebista estreinatuko da.


Maiatzaren 21ean, ostiralean eta gaueko 21:00etatik aurrera, kontzertua egongo da Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, urteetan jo gabe egon diren 2 talde Zarauztarrek joko dute, Txixaparrazta eta Zülo taldeek alegia. Honez gain, Belgikatik datorren The Link taldeak ere joko du.


 
Maiatzaren 22a, larunbata, Herri bazkari batekin ekingo dugu, listak ohiko lekuetan daude. Bazkaldu ondoren, Lainon eta bere Poesia-Kaxa ikuskizuna egongo da. Arratsaldez, Zarauzko kaleak alaitzera joango gara Burrundadaren bidez. Eta eguna amaitzeko, luntx bat eta Igo Gora ikuskizuna edukiko dugu, gaueko 21:30etatik aurrera.


 
Guzti honez gain, egun hauetarako fanzine berezi bat egin dute irratiko kideek, egun hauetan ekintzetara azaltzen direnei banatuko zaiena. Bukatzeko, egun seinalatu honetarako, korto bat ere egin dute. Datorren asteetan irratiaren webgunean ikusgarri egongo da.

 
ESKERRIK ASKO LIPUS! PDF fitxategia Inprimatu E-posta

       

 

        Atzo eman genion amaiera aurtengo Literatura Asteari, eta laugarren hitzaldia ere zoragarria izan zen. Ander Lipus antzerkilaria izan zen gurean eta bera entzutera hurbildu ginen 50 lagunak oso gustura atera ginen Kristau Biltoki zaharretik. Antzerkilaritzan izan duen esperientzia kontatu zigun markinarrak. Bere ibilbideaz, antzerkia eta antzerkilariaren gorabeherez, bere proiektuez, esperientziez.....benetan interesgarria kontatu zigun guztia. Ordu eta laurden inguru iraun zuen hitzaldiak eta ederra izan zen atzo eman genion amaiera,  aurtengo literatura aste guztia bezala. Hemen dituzue hainbat argazki eta hitzaldia mp3an entzuteko aukera.

 

                                 

 

       

 

       

 

       

 

         

 

Hauxe izan da aurtengo literatura asteak eman duena. Hurrengo urtean auskalo zerekin bueltatzen garen.

 

 

                                                    Mila esker bertaratu zareten guztioi.

                                                    Mila esker kristau biltokiko lagunei.

                                                    Mila esker neguko egitarau taldeari.

                                                    Mila esker Anariri.

                                                    Mila esker Maialeni.

                                                    Mila esker Anduri.

                                                    Mila esker Lipusi.

 

          Plazer haundi bat denokin hau konpartitzea, biba zuek eta muxu haundi bat guztioi!

 
ESKERRIK ASKO ANDU PDF fitxategia Inprimatu E-posta

       

 

 Hirugarrenean aidanez, Anjel Lertxundiren txanda izan zen atzokoan. Azken Portuko literatura aste guztietan eman du hitzaldiren bat zarautzen bizi den oriotarrak. Jonek aurkezpenean aipatu bezala ez dakigu aurrerantzean datozen literatura asteetan zerbait egingo dugun bera gabe. Zinemaz eta literaturaz aritu zen, eta batez ere zineman izan duen esperientziak idazterako orduan lagundu dionaz. Bere gidoi eta zuzendaritzapean eginiko Hamaseigarrenean aidanez filma ardatz hartuta hitzaldi interesgarria eskaini zuen, literatura eta zinea egitearen artean dauden aldeak eta gorabeherak azalduz. Hirugarren urtez jarraian plazer bat berriz ere Andu gure artean izatea. Mila esker aurtengoan ere! Azpian duzue hitzaldia mp3an jeisteko aukera.

 

                                    

 

   Juan Luis Zabalak Berrian hitzaldiaren inguruan idatzitako Nobelagilea zinemaren eskolan kronika irakurtzeko, hemen.

 

       

 

       

 

       

 

   Aurtengo literatura asteari amaiera emateko Ander Lipus antzerkilaria izango da gaur gurean, Pertsonatik pertsonaiara hitzaldia eskainiz. Beraz badakizue, gaur ere zita bat duzue arratsaldeko zortzietan Azken Portuko kristau biltoki zaharrean.

 
ESKERRIK ASKO MAIALEN PDF fitxategia Inprimatu E-posta

       

 

       Bigarren eguna zuen atzokoan aurtengo literatura asteak, eta bigarren aldiz izugarri gozatu zuten gure belarriek. Zoragarria Maialenen hitzaldia eta zoragarria berriz ere lagunartea. 80 lagun bildu ginen Euskal Herriko bertso txapeldunaren hitzaldia entzutera eta gustora, oso gustora atera ginen hitzalditik. Ordubete inguruko hitzaldia egin zuen hernaniarrak, eta bere buru barruan sartzeko aukera eskaini zigun. Bertsolariaren kezkak, pentsamenduak, sorkuntza mekanismoak, bertsoa beraren estuasunak, bertsogintzaren aldaketak... hainbat gai eta hitzaldi benetan interesgarria. Gaueko hamarrak arte luzatu zen hitzaldia hala ere, bildutakoen jakinmina asetzeko beste ordubete behar izan baitzuen egungo txapeldunak galderen tartea iritsi zenean.

       Esan bezala, plazer bat, plazer haundi bat atzoko hitzaldia ere. Izan ez zinetenontzat hemen duzue entzungai.

 

                                           

 

            Berrian Juan Luis Zabalak Maialenen hitzaldiari buruz eginiko Nahi duenerako bidean kronika irakurtzeko hemen

 

       

 

        

 

          

 

            Gaur Andu Lertxundiren txanda izango da, Hitza irudi bihurtu zen hitzaldian, zineman izan duen esperientziaz arituko da. Badakizue gaur ere arratsaldeko zortzietan gonbidatuak zaudete Azken Portuko kristau biltoki zaharrera.             

 

 
ESKERRIK ASKO ANARI PDF fitxategia Inprimatu E-posta

       

 

     Atzo eman genion hasiera aurtengo literatura asteari. Anari izan zen gurean eta egia esan eskerrak eman beharrean gara azkoitiarrari. 70 lagun inguru bildu ginen arratsaldeko zortzietan hitzaldi akustikoa entzun asmoz. Lagunarte ederra, kristau biltokiko giro goxoa eta Anari bera, zer gehiago eskatu dakioke astelehen bati. Bizitzak emandako plazer txiki hauengatik ez balitz! Bere kantuez, sormen lanaz eta bere ibilbideaz hitzegin zigun eta hainbat abesti ere kantatu zituen. Zoragarria aurtengo literatura astearen hasiera. Hemen dituzue hainbat argazki eta hitzaldia mp3an entzun nahi baduzue.

                                              

 

       

 

       

 

       

 

Gaur Maialen Lujanbioren txanda izango da. Bertsoaren lantegian hitzaldian, bertsolariaren sorkuntza lanaren inguruan jardungo da hernaniarra. Gaur ere gonbidatuak zaudete arratsaldeko zortzietan Azken Portuko kristau biltoki zaharrera

 

 

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL