Azken Portu
SKAPAZ??????????? PDF fitxategia Inprimatu E-posta

  Ikusi al dituzue herrian zehar jarri dituzten kartelak, Salberdin urbanizatzeko proposatzen diren 5 proiektuak bozkatzera animatuz? Eta ikusi al duzue 5. proiektuari nola jarri dioten izena? SKAPAZ!! (Santa Klara, Azken Portu, Aritzbatalde eta Zelai Ondo) edo SKAPAZO. Dena dela proposamenean ez baratza, ez gaztetxe ezta azkeneneko muralik ere.

  Baina zuek zer uste duzue, nahi duzuen guztia egin dezakezuela? Guk dagoeneko gure izena errejistraturik daukagu (SKAPA Kultur Elkartea) eta inork ezin du gure izenarekin nahasdurarik eragin dezakeen beste izenik erabili, gure baimenik gabe!  

  Mesedez, nahikoa da! Utz gaitzazue... SKAPA K.E.an!!!

  Proposamen guztiak ikusi nahi izanez gero http://www.zarautz.org/antBuspre.asp?cod=14497&nombre=14497&prt=1 helbidean aurkituko dituzue.

 

Hau da gure izena daraman proposamena

 

 

 

 
SKAPART PUTZUZULOREN III. URTEURRENEAN PDF fitxategia Inprimatu E-posta

    Aurreko asterako iragarrita zegoen arren azkenean gaur egin dute Putzuzuloren kanpokaldeko hormairudia komisiokideek. Zortzitan Labe Goxon elkartu eta gosari filosofiko-artistiko laburraren ondoren gaztetxera abiatu dira. Gogoz ekin diote lanari eta eguerdian herri bazkaria hasterako amaituta zuten lana. Duela bi urteko urteurrenean Putzuzuloren kanpoalde guztia margotu zuten eta aurtenoan ere kolorez jantzi dute gaztetxe ingurua. Brotxak, galtza zikinduak, koloreak, sagardoa...giro ederrean joan da goiza. Hona hemen hainbat argazki eta egindako lanaren emaitza. Gogoratu urteurrenak jarraitzen duela eta gaur gaueko kontzertuetatik hasita, oraindik egitarau zabala dagoela gozatzeko. 

Gogotsu hasi dira komisiokideak horma zuria zena koloreztatzen

Gaztetxeko sukaldetik ikuspegia. Txikok ez du jertsea kendu goiz guztian zergatik ote?

Mendi, Beatza eta Tertzero filosofatzen

Igorren lanerako arropak zeresana eman du. Zikindu behintzat es da egin.

Seinale bat, beste seinale bat... banderola???

Honela geratu da azkenean. OHAR GARRANTZITSUA: Drogaren bat hartuz gero ez da komeni 2 minutu baino gehiago begira egotea

 
PUTZUZULOK 3 URTE!!! PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

Azkar pasatzen da denbora, atzo bertan zirudien arren, hiru urte dira iada oihal fabrika zaharra okupatu zenetik, ZORIONAK PUTZUZULO beraz. Aurtengoan ere egitarau zabala antolatu dute urteurrenarekin batera, beraz badakizue animatu eta parte hartu.

Informazio gehiago www.mundurat.net/xakela orrian aurkituko duzue.

Bestalde gogoratu web orri eguneratuenaren saria eman digula Eusko Jaurlaritzak.

 

 

 
Abuztuak 10 JAIETAKO BIGARREN EGUNA PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Berez, festen hasera zena, bigarren egun bilakatu zen aurtengoan. Arratsaldeari ekiteko, Piribuelta taldeak haurrentzako antzezlan beldurgarri-dibertigarria eskeini zigun. Primeran pasa genuen denok!

Hemen sakatu irudia tamaina osoan ikusteko

Hemen sakatu irudia tamaina osoan ikusteko

Ondoren haurrentzat krosa, molarriren dantza saioa eta gaueko kriteriuma izan genituen. Oraingoz horien argazkirik ez dugunez prest, gaueko kontzertuekin jarraituko dugu.

Lehenak jotzen, herriko, auzoko, komisioko SKASTI izan genituen, jarraitzale sutsuak dituzte hauek eta plaza bete-bete zegoen kontzertua hasterako! Aurten auzoko musikariak izan dira gorputza mugiarazten nagusi, Skasti eta Dj Boke!

Beraiek zioten moduan, garbi gera dadila ez zutela komisiokoak direlako jo! Jarri zuten giroarekin hurrengoan telonero baino azkena jo dezatela!! Gora kanteranuak!

Hemen sakatu irudia tamaina osoan ikusteko

Hemen sakatu irudia tamaina osoan ikusteko

Hemen sakatu irudia tamaina osoan ikusteko

Hemen sakatu irudia tamaina osoan ikusteko

Hemen sakatu irudia tamaina osoan ikusteko

Hemen sakatu irudia tamaina osoan ikusteko

Hemen sakatu irudia tamaina osoan ikusteko

Azkenak, lagun galiziarrak izan ziren: KOGITO. Doinu dantzagarriekin hauek ere giroa jarri zuten. Nabari zen Azken Portun gustora zeudela eta kontzertu on bat eskeini nahi zigutela!

Hemen sakatu irudia tamaina osoan ikusteko

Hemen sakatu irudia tamaina osoan ikusteko

 
Aurtengo muraleko argazkiak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Aurten Azken Portu goian eginiko muralaren argazkiak, webguneko argazkien atalean topa ditzakezue. Gogoratu edonork igo ditzakeela argazkiak, beraz, zuen kamaran duzuen harribitxi hori jarri hemen eta denok ikus dezagun.
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Zenbatetik 5